Gida Praktikoak, Hezkuntza Sistema Nazionalaren ezaugarriak (euskaldun eta herritarra) aldarrikatu, borrokatu eta eraikitze bidean herriko ildo propioak aktibatzeko lagungarri izango diren bitartekoak eskeintzea du helburu. Horretarako, beharrezkoa ikusten dugu orain artean, herri edota ikastetxe ezberdinetan egindako esperientziak biltzea.
Hala, eragile, mugimendu edo elkarte ezberdinen baliabideak eta hainbat herri/ikastetxetako esperientziak bildu nahi ditugu aurrean duzun blog honetan: Unitate didaktikoak, ikastetxean euskara areagotzeko programak, Herri Curriculumak, hezkidetza lantzeko baliabideak…
Elkarlanean sortutako tresna izan nahi du Gida Praktikoa, elkartrukerako. Beraz, esku artean dituzuen bitarteko zein esperientziak, baliagarriak izango zaizkizuela espero dugu!